Fikziozko istorioa

Unibertsitateko bizitza markatu nauen gertaera batez hitz egingo dizuet gaurkoan. Arratsalde bero batean gertatu zen, unibertsitatean nengoen astegun batean. Egun lasai eta arrunta zen 2007ko maiatzaren 10 hura.
Klasea amaitzeko 5 minutu besterik ez ziren gertatzen eta komunera joan behar izan nuen eguneroko medikamentua hartzera. Gelatik irten eta korridorearen beste aldeko komunera joan nintzen. Bidean lehenengo kurtsoko 3 edo 4 lagun topatu nituen beren lanak inprimatzen. Komunera iritsi, motxilan eskua sartu eta horrenbeste trasturen artean botika topatu ondoren iturria ireki nuen.
Nire plastikozko ontzian ur jauziak egiten zuen soinua entzuten ari nintzela, bi tiro entzun ziren komunaren ateetatik kanpo. Leiho gabeko 6 metro karratuko gela txiki horretan eta egiten zuen beroarekin itotzear nengoela pentsatzen nuen. Arnasa hartzeko gai ere ez nintzela uste nuen. Lau pareten artean geratu nintzen kisketa jarriarekin. Ez nuen atea irekitzeko ausardiarik izan.
Kanpoan ohituak entzuten nituen, baita gizonezko baten aginduak ere. Ahots lodi eta zakar horren mehatxuak entzuten ziren korridore osoan eta nire urduritasuna areagotu  egin zen. Ikasle eta irakasleak bahituta zituztela zirudien. Eskuko telefonoa hartu, eta 112 larrialdietarako zenbakia markatu nuen gertatzen ari zenaren berri emateko.
Ordu betez geratu nintzen komunean giltzapetuta mugikorra belarrian eta gertatzen ari zenaren berri ematen. 15 minutu beranduago sartu ziren gure erreskatean. Kanpora atera eta mundu osoak zuen gertatutakoaren berri, oraindik ere guk gertatutakoa asimilatzeko gai ez ginen bitartean.
Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s