Sustatu euskarazko web-bloga

Euskarazko lehenetariko blog-a da Sustatu. Gaur egun web-gune baten funtzionamendua du, baina bere itxura blog baten modukoa da. Publikazioak kronologikoki agertzen dira home page-an; dataren arabera bata bestearen gainean eta gai guztiak nahasiz.

Hala eta guztiz ere, badaude kategoriak, eta bertan informazioa era ordenatuan agertzen da; menu nagusian – sarrera, artxiboa, harpidetu, zeuk idatzi – eta bigarren menuan – egunkaria libre, LSK, aktan jasoa, zer erantzi, WTF, masai ikastaroa, zinema, hobe pirata – . Honek erabiltzaileari bilaketa errazten dio. Honez gain badago goian eskuinaldean bilaketa zehatzak egiteko bilatzaile espezifikoa. Beraz, erabilgarritasunaren aldetik web-blog hau, erraza eta erosoa iruditzen zait.

Blog-arekin antzekotasun handia duen gunea da, publikazio bakoitza komentatu baitaiteke eta irakurleari parte hartzeko aukera ematen baitzaio. Interneteko albistegi bezala funtzionatzen du: internet , hizkuntza eta teknologia kontuak jorratzen ditu; baina baita natura, moda eta artea bezalako beste gai batzuk ere.

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Pasahitz sendoa al da zurea?

Geroz eta kontu gehiago ditugu interneten; sare sozialak, posta elektroniko kontu desberdinak, erregistratu beharreko web orriak… eta gure datuak behin eta berriz eman behar ditugu hauetan. Pasahitzak eskatzen zaizkigu guztietan eta askotan ez dugu kontuan hartzen pasahitza segurua den edo ez.

Zenbatek erabili dugu pasahitz berbera kontu guztientzat? Zenbatek jarri dugu noizbait “1234” bezalako pasahitz gogoraz erraza?

Hacker erasoetatik babesteko zenbait gomendio jarraitzea komeni litzateke. Phishing, Spam eta Hoax bezalako iruzurrak sarean dauden arriskuetako batzuk dira eta gure dokumentuak, ordenagailua etab. kaltetu ditzakete, baita gure datu pertsonalak erabili ere.

Hona hemen gure datu pertsonalak eta gure ordenagailua babesteko zenbait gomendio:

1.    Ez erabili pasahitz berbera plataforma guztientzako; bata argituz gero, denetara izango baitute sarbidea.
2.    Letrak, zenbakiak eta sinboloak nahasten saiatu. Hacker-ek zailagoa izango baitute pasahitza argitzea.
3.    Zure helbidea, telefonoa, familiarren izenak eta datu pertsonalekin zerikusia duen oro ez erabili pasahitz moduan, arriskutsua baita. Sarean behin eta berriz ematen ditugu datu pertsonalak eta erraz lortu daitezke.

Beraz, puntu hauek ikusta, bakoitzak bere pasahitza sendoa den ala ez planteatuko du eta gomendio hauek jarraituko dituen ala ez erabaki. Hala eta guztiz ere uste dut nahiko gomendio zentzudunak direla eta denok ezagutzen genituela.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Klaseko ariketa

Hona hemen, pasa den astean klasean egindako ariketa:

2) HAITI

2010eko urtarrilaren 12an Haitin gertatutako 7,1 graduko lurrikararen ondoren 217.000 hildako inguru erregistratu dira. Japonen gradu horretako lurrikarekin 2 edo 3 pertsona hiltzen dira. Baina Haiti lurralde azpigaratua da, txiroa. Hala ere errekurtso naturaletan aberatsa da eta multinazionalek ustiatutako lurraldea beraz.

AEBek bidalitako laguntzetan askoz ere ugariagoak dira soldaduak medikuak baino; 10 soldadutatik, mediku bakarra. Naomi Klein kazetari eta ikertzaileak esaten duen moduan “herrialde aberatsek hondamen naturalak aprobetxatzen dituzte beren politikak aplikatu eta irabazi eta interesak ateratzeko”.




Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Etika hedabideetan

Pribatutasunaz aritu gara azkenaldian. David Letterman pertsonai publikoari gertatutakoa eztabaidatu genuen atzo. Bere bizitza pribatua, publiko bihurtu da bere programan egindako aitorpen baten ondoren. Bere lankideekin harremanak izan ditu, eta norbaitek hau ezagutzera emango zuen 2 milioi dolar jasotzen ez bazituen. Lettermanek beraz, gertaera publiko egitea erabaki zuen.

Bere erabakia egokia al da? Gertaera hau isilpean gorde eta bere kabuz konpondu behar ote zuen?

Hartutako erabakia bata edo bestea izan, Letterman kaltetua aterako zen. Bere bizitza pribatuan ez du ondo jokatu eta hau beti aterako da azalera. Hala eta guztiz ere, bere lana publikoa izanik eta bera pertsonai publikoa izanik, hartu duen erabakia egokiena dela uste dut.

PNVko kide baten kasua da eztabaidatu genuen beste gertaera. Sinestezina egiten zait, oraindik ere adierazpen askatasunik ez egotea. Zure ideiak zabaldu, ezagutzera eman, arrazoitu eta blog batean publikatu nahi badituzu, askatasun osoz egin dezakezun zerbait dela uste dut. Baina honek, kasu honetan gertatu den bezala bera kalteak ekar ditzake. Denok ez gara berdinak, eta denok ez dugu berdin pentsatzen.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Teknologiak onuragarriak edo kaltegarriak?

Teknologiak aurrerapen asko ekartzearekin batera kalte batzuk ere ekarri ditu. Pribatutasunari dagokionez, geroz eta pertsona publikoagoak gara Internet eta agertu berri diren sare sozial eta antzekoengatik.

Pasa den astean klasean bideo konprometigarri batzuekin gertatutakoa eztabaidatu ondoren, hurrengo ondorioetara iritsi naiz:

1. Teknologiak bizitzako esparru guztietan erabiltzen dira.

2. Teknologiak nola, zergatik eta zertarako erabili behar diren ez digute irakatsi.

3. Internet librea da eta askatasun osoz erabiltzen dugu.

Beraz ez nau harritzen horrelakoak gertatzea:

1. Teknologia sexuan bestelako jolas bezala erabiltzea.

2. Teknologia nahi dugun moduan erabiltzea: lanerako, aisialdirako eta nahi dugun beste edozertarako.

3. Internet mugarik gabe erabiltzea.

Hala eta guztiz ere, aipatu beharra dago gertaera horretan moralitatearen kontua sartzen dela. Neska horren bideoa pribatua zen eta gure pribatutasunaren ezaugarrietako bat askatasuna da, gure pribatutasunak ez du araudirik.

Baina pribatua den zerbait publiko bihurtzen denean, gizartea tartean sartzen da, eta gizarteak arau moral batzuen arabera jokatzen du.

Dena den, ez naiz zer dagoen ondo eta zer ez definitzen saiatuko. Bakoitzak ikusiko du teknologiei zein erabilera eman eta horrek zer kalte eta zer onura ekar ditzakeen. Lehengo eguneko klaseak hausnartzeko balio izan du.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Komunikaldiak: telebista Interneten

Komunikaldiak ospatzen diren 5 urtea da eta hau izan da bertan egon naizen lehen aldia. Louis Philippe Dominguez, Ruben Sanchez eta Hector Milla izan dira goizeko gonbidatuak, eta Iban Arantzabal, Jexux Mari Irazu eta Iñako Gurrutxaga arratsaldekoak. Interneten lan egiten duten adituak dira eta oso presente dagoen gai honen inguruan hitz egin digute; telebista Interneten.
Honez gain, egun berezia izan da, HUHEZIk stream bidez emititu duen lehen saioa izan delako.
Internetek erronka berriak eta aukera berriak ekarri dituela dio Lost in TV-ko Ruben Sanchezek. Hau da; hedabide guztiak kanal bakar batean elkartzea, lengoai hipertestuala, formatu berriak… Internet da mass-mediekin lehiatzen ari den plataforma berria. Bezeroak nahi duena, nahi duenean eta nahi duen moduan jasoko baitu informazioa.
Interneteko telebista, telebista tradizionala hartzen du eredu. Horrela agertu dira webTV, webseries, internet movies eta infotaiment bezalakoak. Youtube, deilymotion, dalealplay, blip, vimeo eta metacafe moduko plataformak nagusitu dira eta hasi dira jada Interneterako telebistak; nikodemo tv, lostin tv, adristream, telebision, collegehumor…
Ideia berriekin eta iradokizunekin datorren jendea da. Gutxirekin, gaur egun asko egin daitekeela frogatu zuten atzoko gonbidatuek. Kamera, internet eta garatzeko ideia batekin nahikoa da. Zailena irabaziak ateratzea dela esan zuten eta oraindik negozio ereduetan pentsatu behar dela zioten.
Atzoko hitzaldian gehien harritu ninduena lizentzien kontua izan zen. Batzuk lizentzia ez komertzialek zentzurik ez zutela zioten eta beste batzuk ordea, Creative Commons-en aldekoak ziren. Ulertzen dut, lizentzia ez komertziala euskararen kasuan hizkuntza zabaltzeko beharrezkoa dela. Beraz, erabili dezagun Creative Commons.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Gidoilari bila

Bihar nire enpresako produktu berrian lan egiteko gidoilaria aukeratuko behar dut. Entrebista hiru gazteri egin behar diet eta denak dira 20-30 urte bitartekoak. Lan munduan ez dute esperientziarik eta oraindik ez dakit aterako dudan telesaioan lan egiteko balioko ote duten.
3 gazte hauei buruz ez dakit gehiegi, ez dut informazio askorik; curriculuma eta honekin bidalitako argazkia besterik ez.
Ane Euskal Herriko Unibertsitatean ikasia da, aurpegia piercing-ez beteta du eta ez dirudi oso serioa. Esan beharra dago ez dudala piercing-en aurka ezer, baino hau izan da lehen inpresioa.
Alain berriz, Deustuko Unibertsitatean ikasia da. Oso begirada zorrotza du eta bere ideietatik ateratzea kostatzen zaio, arrazionala eta ideia finkoak dituen pertsona da.
Azkenik Amaia, Mondragon Unibertsitatean, HUHEZIn, ikasia. Neska hau da gehien konbentzitu nauena. Euskaraz primeran daki, talde lanean egiten esperientzia du eta humoretsua dirudi.
Iritsi da eguna, hiru gazteak elkarrizketatu ditut eta harrituta geratu naiz.
Ane, parrandatik iritsi berria zirudien neska, oso argia eta bizkorra da. Ideia oso desberdinak garatzeko gai da, eta hori alderdi positiboa da gidoilarietan. Gauza desberdinei buruz istorioak kontatzen jakitea garrantzitsua iruditzen zait.
Alain, horren arduratsua zirudien mutila, berandu iritsi da elkarrizketara. Hau izan da hiru gaztetatik ezabatu dudan lehena.
Eta azkenik Amaia, lan taldean esperientzia txarrak izan dituela aitortu du eta horrela lan egiteko prest ez dagoela azpimarratu du. Honek harritu nau, lanbide honetan talde lanean aritzea ezinbestekoa baita.
Beraz, lehen inpresioak eta itxurak ez dute ezertarako balio. Hau izan da oraingoan ikasi dudana.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean