Artxiboa laburpen hitzeka: google docs

Google Docs probatzen

Google Docs-ek aurkezpenak egiteko eskaintzen duen aplikazioarekin burututako lana: irekiko dugun taldeko blogari buruzkoa.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Google Docs

Internetek zabaltzen dizkigun aukerak izugarriak dira. Eskaintzen dituen zerbitzuak gehituz doaz eta geroz eta aplikazio gutxiago behar ditugu gure ordenagailuan. Azkena, Gloogle Docs.
Microsoft Office-n ordainpeko aplikazioak ahaztu eta nabigatzaile bitartez gure artxiboak editatzeko aukera ematen digu honek. Artxiboak sarean gordetzeko sistema hau posta elektronikoekin probatu zuten lehenengo. Gaur, oso ohikoa da hotmail, yahoo eta gmail bezalako posta elektronikoak erabiltzea. Nabigatzaileen erabilera berri hau ikusita; Zoho, Thinkfree eta Google docs bezalakoak agertu dira. Gaurkoan Google docs aztertuko dugu:
Doakoa eta librea izateaz gain, testuak editatzeko eta taldean lan egiteko oso aproposa da. Dokumentuak partekatzeko eta elkartrukatzeko aukera ematen digu, baita formatu desberdinetan lan egiteko aukera ere; HTML, Open Office, PDF, RTF esaterako. Google Docs-ek dituen lau aplikazioak oso ezagunak egiten zaizkigu Microsoft Office-n antzekotasun handia dutelako:
1. Textua – “Word”
2. Orri kalkulua – “Excel”
3. Aurkezpenak – “Power Point”
4. Galdetegi orriak – (azken hau aplikazio berezi bezala har genezake)
Beraz, Google Docs-en aplikazioak eta aukerak ikusita, bere erabilgarritasuna ez da zalantzan jartzekoa. Erabil erraza eta erosoa izateaz gain, bere diseinu sinpleara ohituta gaude.
Google Docs ezagutu ondoren, hau erabiltzen hasi naiz eta Microsoft bezalakoen konpetentzia handia dela uste dut.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean