Artxiboa laburpen hitzeka: google

Google Alerts

Gaurkoan Google Alerts jarri dugu praktikan. Denok gaude sare sozial anitzetan, denok ditugu email kontuak, denok idazten eta irakurtzen ditugu blogak… Beraz, denok gara komunitate baten parte. Eta horrek gure izena hainbat plataformatan egotea ekartzen du.

Gure izena sarean dago, eta sarean profil bat sortzen dugu; izate bat eraikitzen dugu idazten dugun guztiarekin. Hortaz, kontu handiz ibili behar gara zer esaten dugun eta zer esaten denarekin. Beste era batera esanda: gure izen ona zaindu behar dugu.

Google-ek eskaintzen digun alarma edo salati hau aplikazio erabilgarria da horretarako. Alerta bat baino gehiago sortzeko aukera ematen du eta gure izenaz esaten den guztia kontrolatzeko balio digu. Nire partaidetza komunitateetan ez da oso aktiboa eta pasa den astean klasean nire izenarekin sortutako alerta horretatik ez dut posta elektronikorik jaso.

Baina beste gauza batzuetarako oso baliabide ona dela uste dut. Enpresa batean lan egiten baduzu adibidez, sarean zure enpresaz esaten den guztia jasoko duzu. Google-ek geroz eta aplikazio gehiago eskaintzen dizkigu, eta denak dira erabilgarriak.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Google Calendars

Googleek eskaintzen duen Calendars aplikazioa, erosoa eta erabilgarria izateaz gain, paperezko agendak baino aukera gehiago eskaintzen dizkigu.

Leku bakar batean; egutegi bat baino gehiago sortzeko aukera, egutegiak pribatu edo publiko izateko aukera, lagun eta familiako kideekin partekatzeko aukera, baita sortutako ekitaldien gonbidapenetan erantzunak, iritziak eta komentarioak jasotzeko aukera ere.

Bilerak, urtebetetzeak eta ordutegiak antolatzerakoan, kolore desberdinak erabil daitezke. Horrek, antolakuntza hobe baterako, gure agenda txukun mantentzeko eta erraz ulertzeko balio du.

Web bertsioko agenda hau Googleren aplikazioa denez, Googleek erabiltzen duen ohiko diseinu sinplea jarraitzen du. Googlek eskaintzen dituen beste aplikazioak agenda honetan txertatu daitezke eta hautazkoak dira.

Beraz, agenda osatu bat iruditzen zait, aukera askorekin, eta gaur egun daramagun bizimoduarentzat oso aproposa. Utz ditzagun paperezko agendak eta aprobetxa dezagun euskarri digitalak eskaintzen dizkigun aukerak.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Testua, irudia eta bideoa

Elkarreragina bultzatzen duen elkargunea da bloga.

Zure iritzi testuak, gustuko bideoak, irudiak, artikuluak, kontakizunak etab. publikatzeko aukera ematen duen gunea da bloga. Oso modu errazean interneterako sarbidea duen edozeinek gestiona dezakeen aplikazioa da.

Web-orrialde batetik bereizten duen ezaugarririk nabarmenena editatutako artikuluak kronologikoki gordetzen dituela da. Eta bere baliabideak mugatuak direla ere; diseinua, argazki nagusiaren kokapena, tamaina… Hala eta guztiz ere koloreak aldatzeko aukera eta diseinu desberdinen eskaintza zabala dugu.

Oso modu errazean blog bat irekitzeko aukera gaur egun:

Googlek eskaintzen digun kontuan izen emateko adibidez, egin beharreko gauza bakarra gmail sare bidezko e-posta sartu eta hainbat datu pertsonal betetzea da. Blogari izen bat jarri eta diseinua aukeratutakoan zure bloga sortu duzu.

WordPress kontuaren erregistroa ere berdin egiten da. Bi adibide hauez gain, beste mota batzuetako blogak ere badaude. Gehienak doanekoak dira eta erabilera desberdinak dituzte:

•    Blog pertsonalak
•    Kazetaritza munduko blogak
•    Blog teknologikoak
•    Blog politikoak

Guzti hauek dute zerbait amankomunean; guztiak dira blogak, guztiek bultzatzen dute elkarreragina eta guztiek dute itxura berdina. Kanpoko itxura eta barrualdeko itxura. Post berriak barrualdean editatzen dira eta blogaren jabeak bakarrik aldatu ditzake.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean