Artxiboa laburpen hitzeka: hitzaldia

Iban Aranzabal HUHEZIn

Goiena komunikazio enpresan lan egiten du Iban Arazabalek. Atzo HUHEZIN izan genuen komunikazioaren inguruan hitz egiten. Hitzaldian behin eta berriz azaldutako hitz batekin geratu nintzen: komunitatea.
Interneten agerpenarekin komunikazioa guztiz aldatzen ari da, eta oraindik ere aldaketa prozesu horretan gabiltza. Sare sozialak, blogak… informazio iturri bihurtzen ari dira, berri asko iristen zaizkigu lagun eta ezagunek sortzen dituzten komunitateetatik.
Goiena; telebista, prentsa idatzia eta irratia baino askoz gehiago da. Iban Aranzabalek esandakoaren arabera, Goienaren arrakasta komunikazio bide berriak sartzean eta anitzak izatean dago. Goiena komunikazio enpresak; bloga, danbaka.com, merkatua.net, zugaz… bezalako komunitateak ditu bere barne eta horrekin jende eta publiko anitzari iristea lortu da.
Pentsaeran, ideologian, izakeran eta jokaeran anitzak izateak asko lagundu du egunero 2.400 lagunen bisitak jasotzeko. Izan ere, posizionatzeak audientzia galtzea dakar. Eta Goiena horretatik urrun dago; ez dago alderdiei lotuegia, ez da oso lerratua. Iban Aranzabalek zioen moduan pentsaera desberdinei lekua egin behar zaie -ez bakarrik politikan beste esparru batzuetan ere-  eta izaera desberdinei bidea utzi.
Komunikazioaren une honetan, Goiena moldatze egokia lortzen ari dela uste dut; medio tradizionalez gain, beste komunikazio bide batzuk eskaintzen baititu.
Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Joxe Felix Diaz de Tuestaren hitzaldia

Joxe Felix Diaz de Tuesta argazkilariak Flickr-en  inguruko hitzaldia eman zigun atzo. Flickr-eko goi mailako erabiltzailea da eta hemen behean aipatuko ditudan hainbat erabilera interesgarri irakatsi zizkigun.

Argazkigintzaren filosofiari dagokionez; ez ditu argazki perfektuak bilatzen, ez da estetika baten jarraitzaile eta emaitza perfektua bilatzen dutenekin ez dator bat. Joxe Felix de Tuestak nahiago ditu beste motatako argazkiak, argazki bildumak hain zuzen. Gai desberdinak jorratzen ditu, baina orokorrean ekintza sozialak islatzea du gustuko. Bere Flickr kontuan ikus daitekeen moduan paisaiak, erretratuak eta ekintza zehatzak atzitzen ditu, baina beti dira bilduma baten parte. Euskal Herriko inguruak eta euskal kultura ditu atsegin.

Erabiltzen duen kamera profesionala  Cannon EOS5D izenekoa da, reflexa eta erresoluzio handikoa (12 megapixel) eta normalean erabiltzen dituen objektiboak erakutsi zizkigun bakoitzaren ezaugarri nabarmenenak aipatuz:

  • 16-35 mm dituen objektiboa, gran angularra: zabalera handiko irudiak atzitzeko erabiltzen duena. Paisaiak batez ere.
  • 24-70 mm dituen objektiboa, ez horren angularra: bestelako argazkiak ateratzeko erabiltzen ditu. Oso espazio zabalak ez diren irudiak ateratzeko.
  • 70-200 mm dituen objektiboa, teleobjektiboa: Distantzia urruneko argazkiak ateratzeko erabiltzen duen objektiboa.

Hala ere, objektiboaren ezaugarri nagusia lentearen garbitasuna zela esan zuen, lenteak pasatzen uzten zuen argiarengatik. RAW formatuan lan egiteko gomendioa ere eman zigun, argazki baten gainean lan egiteko aukera ematen duelako originala galdu gabe. Hala eta guztiz ere aldaketak dituzten argazkiak TIFF kalitate altuko formatuan gordetzen ditu, baina inoiz ez, Flickr-era igotzeko garaian, interneten JPEG formatuan igotzea delako normalena (argazkiaren pisuarengatik).

Hona hemen Flickr-era argazki bildumak igo aurretik egin beharrekoa:

1.    Argazkiak izendatu.
2.    Etiketak jarri; tokiaren izena, urtea, eta zenbakia.

Lehen aipatu bezala, Joxe Felix de Tuestak bildumak igotzen ditu beraz, 1001 izeneko aplikazioaren berri eman zigun, oso erabilia bere kasuan. Aplikazio honek duen abantaila nagusia argazkiak banan bana igo beharrean, 200 argazki batera igotzeko aukera ematen duela da. Argazkiak batera igotzeaz gain, argazkiak batera etiketatzeko aukera ere ematen du.

Hitzaldiarekin bukatzeko, Flickr-eko goi mailako erabiltzaile batek, argazkiak partekatzeko erabiltzen den sare sozial honen erabilera nagusiak aipatu zizkigun: lehiaketak, taldeak, ikastaroak, faboritoak…

Flickr, munduko argazki erakusketa handiena bezala definitu zuen. Eta hau izan zen, Flickr-en inguruan gehien gustatu zitzaidana; zure argazkiak munduko edozein lekutatik ikusiko dituztela eta zure lana edonon ikusteko aukera ematen duela.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean