Artxiboa laburpen hitzeka: idatzizko prentsa

Idatzizko prentsa desagertzear?

Informazioaren gizartean bizi gara eta batzuk, honen inguruan kultura berri bat sortu dela diote. Interneten agerpenarekin 24 orduz gaude informatuta. Hedabide tradizionalak; egunkaria, irratia eta telebista krisian daude.

Hedabideak presente daude interneten eta honek alarma sortu du kazetaritzan. Internet librea eta doakoa izanik gazte asko berenganatu baititu . Digitalizazioak kazetaritza guztiz aldatu du eta lan eredu eta negozio eredu berriak sortu ditu. Beraz, papera desagertzear al dago? Norantz doa kazetaritza?

Argi dago gizartea aldatuz doala: aurrerapen teknologikoak, zientifikoak eta bestelakoak gertatzen dira eta honek, gure bizimoduan aldaketak suposatzen ditu. Kazetaritzan ere berdin gertatu da. Web 2.0-arekin aldaketak egon dira eta sektore honek bizirauteko  kazetaritza eredu berriari jarraitu beharko dio.

Sareari esker, bezeroak nahi duen informazioa nahi duen unean jasotzen du gaur egun eta zerbitzu hori da hedabide tradizionalek eskaini beharrekoa. Bezeroaren eskakizunak asetzen dituen zerbitzua baita arrakastatsua egungo gizartean. Prentsaren arloan lan egiten dutenei egokitzea kostatzen bazaie ere, atzean gelditzen badira ez doaz inora.

Hala eta guztiz ere, ez dut uste prentsa digitalak idatzizko prentsa ordezkatuko duenik. Oraindik ere atsegina egiten zaigu asteburuetan gosaldu bitartean egunkaria esku artean dugula irakurtzea.

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean