Artxiboa laburpen hitzeka: internet

Community Manager

Sare sozialak komunikazio, publizitate eta marketing mundua guztiz aldatzen ari dira. Hasieran kontaktu harremanetarako bezala hasi ziren plataforma hauek marketing eta publizitatearen iturri bihurtu dira. Milaka lagun gaude Facebook, tuenti eta twitter bezalako guneetatik egunero informazioa jasotzen. Eta bitartean publizitate munduan lan egiten dutenek interneten negozio eredua bilatzen.

Sare sozialetan iragartzearena da CocaCola eta Puma bezalako enpresa handiek egin duten azkeneko apustua. Kontsumitzaile eta bezeroekin harremanetan egotea da azkeneko tendentzia. Coummunity Manager deitzen zaie Social Mediatan enpresa batentzako lan egiten dutenei. Beren eginkizun nagusia sarean enpresaren produktuari buruz esaten den guztiaz jabetzea eta bezeroak informatuta mantentzea da, baita bezeroen eskaerak edo kexak enpresari jakinaraztea ere.

Lanpostu hau geroz eta ohikoagoa izango da gure inguruan, eta nork daki guk horretan bukatuko dugun. Egia esan, lanbide hori ez zait batere desatsegina iruditzen, gustura egingo nukeen zerbait dela uste dut. Teknologia berrietan eta Social Mediatan trebatua izan behar da Community Manager bat izateko, baina ez dut uste hori guretzat oztopo izan daitekeenik.

Hala eta guztiz ere, lan mundua urrun ikusten dut eta nire burua lanpostu batean ikusteko beharrik ez daukat.

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Google Calendars

Googleek eskaintzen duen Calendars aplikazioa, erosoa eta erabilgarria izateaz gain, paperezko agendak baino aukera gehiago eskaintzen dizkigu.

Leku bakar batean; egutegi bat baino gehiago sortzeko aukera, egutegiak pribatu edo publiko izateko aukera, lagun eta familiako kideekin partekatzeko aukera, baita sortutako ekitaldien gonbidapenetan erantzunak, iritziak eta komentarioak jasotzeko aukera ere.

Bilerak, urtebetetzeak eta ordutegiak antolatzerakoan, kolore desberdinak erabil daitezke. Horrek, antolakuntza hobe baterako, gure agenda txukun mantentzeko eta erraz ulertzeko balio du.

Web bertsioko agenda hau Googleren aplikazioa denez, Googleek erabiltzen duen ohiko diseinu sinplea jarraitzen du. Googlek eskaintzen dituen beste aplikazioak agenda honetan txertatu daitezke eta hautazkoak dira.

Beraz, agenda osatu bat iruditzen zait, aukera askorekin, eta gaur egun daramagun bizimoduarentzat oso aproposa. Utz ditzagun paperezko agendak eta aprobetxa dezagun euskarri digitalak eskaintzen dizkigun aukerak.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Google Docs probatzen

Google Docs-ek aurkezpenak egiteko eskaintzen duen aplikazioarekin burututako lana: irekiko dugun taldeko blogari buruzkoa.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Pasahitz sendoa al da zurea?

Geroz eta kontu gehiago ditugu interneten; sare sozialak, posta elektroniko kontu desberdinak, erregistratu beharreko web orriak… eta gure datuak behin eta berriz eman behar ditugu hauetan. Pasahitzak eskatzen zaizkigu guztietan eta askotan ez dugu kontuan hartzen pasahitza segurua den edo ez.

Zenbatek erabili dugu pasahitz berbera kontu guztientzat? Zenbatek jarri dugu noizbait “1234” bezalako pasahitz gogoraz erraza?

Hacker erasoetatik babesteko zenbait gomendio jarraitzea komeni litzateke. Phishing, Spam eta Hoax bezalako iruzurrak sarean dauden arriskuetako batzuk dira eta gure dokumentuak, ordenagailua etab. kaltetu ditzakete, baita gure datu pertsonalak erabili ere.

Hona hemen gure datu pertsonalak eta gure ordenagailua babesteko zenbait gomendio:

1.    Ez erabili pasahitz berbera plataforma guztientzako; bata argituz gero, denetara izango baitute sarbidea.
2.    Letrak, zenbakiak eta sinboloak nahasten saiatu. Hacker-ek zailagoa izango baitute pasahitza argitzea.
3.    Zure helbidea, telefonoa, familiarren izenak eta datu pertsonalekin zerikusia duen oro ez erabili pasahitz moduan, arriskutsua baita. Sarean behin eta berriz ematen ditugu datu pertsonalak eta erraz lortu daitezke.

Beraz, puntu hauek ikusta, bakoitzak bere pasahitza sendoa den ala ez planteatuko du eta gomendio hauek jarraituko dituen ala ez erabaki. Hala eta guztiz ere uste dut nahiko gomendio zentzudunak direla eta denok ezagutzen genituela.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Etika hedabideetan

Pribatutasunaz aritu gara azkenaldian. David Letterman pertsonai publikoari gertatutakoa eztabaidatu genuen atzo. Bere bizitza pribatua, publiko bihurtu da bere programan egindako aitorpen baten ondoren. Bere lankideekin harremanak izan ditu, eta norbaitek hau ezagutzera emango zuen 2 milioi dolar jasotzen ez bazituen. Lettermanek beraz, gertaera publiko egitea erabaki zuen.

Bere erabakia egokia al da? Gertaera hau isilpean gorde eta bere kabuz konpondu behar ote zuen?

Hartutako erabakia bata edo bestea izan, Letterman kaltetua aterako zen. Bere bizitza pribatuan ez du ondo jokatu eta hau beti aterako da azalera. Hala eta guztiz ere, bere lana publikoa izanik eta bera pertsonai publikoa izanik, hartu duen erabakia egokiena dela uste dut.

PNVko kide baten kasua da eztabaidatu genuen beste gertaera. Sinestezina egiten zait, oraindik ere adierazpen askatasunik ez egotea. Zure ideiak zabaldu, ezagutzera eman, arrazoitu eta blog batean publikatu nahi badituzu, askatasun osoz egin dezakezun zerbait dela uste dut. Baina honek, kasu honetan gertatu den bezala bera kalteak ekar ditzake. Denok ez gara berdinak, eta denok ez dugu berdin pentsatzen.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Komunikaldiak: telebista Interneten

Komunikaldiak ospatzen diren 5 urtea da eta hau izan da bertan egon naizen lehen aldia. Louis Philippe Dominguez, Ruben Sanchez eta Hector Milla izan dira goizeko gonbidatuak, eta Iban Arantzabal, Jexux Mari Irazu eta Iñako Gurrutxaga arratsaldekoak. Interneten lan egiten duten adituak dira eta oso presente dagoen gai honen inguruan hitz egin digute; telebista Interneten.
Honez gain, egun berezia izan da, HUHEZIk stream bidez emititu duen lehen saioa izan delako.
Internetek erronka berriak eta aukera berriak ekarri dituela dio Lost in TV-ko Ruben Sanchezek. Hau da; hedabide guztiak kanal bakar batean elkartzea, lengoai hipertestuala, formatu berriak… Internet da mass-mediekin lehiatzen ari den plataforma berria. Bezeroak nahi duena, nahi duenean eta nahi duen moduan jasoko baitu informazioa.
Interneteko telebista, telebista tradizionala hartzen du eredu. Horrela agertu dira webTV, webseries, internet movies eta infotaiment bezalakoak. Youtube, deilymotion, dalealplay, blip, vimeo eta metacafe moduko plataformak nagusitu dira eta hasi dira jada Interneterako telebistak; nikodemo tv, lostin tv, adristream, telebision, collegehumor…
Ideia berriekin eta iradokizunekin datorren jendea da. Gutxirekin, gaur egun asko egin daitekeela frogatu zuten atzoko gonbidatuek. Kamera, internet eta garatzeko ideia batekin nahikoa da. Zailena irabaziak ateratzea dela esan zuten eta oraindik negozio ereduetan pentsatu behar dela zioten.
Atzoko hitzaldian gehien harritu ninduena lizentzien kontua izan zen. Batzuk lizentzia ez komertzialek zentzurik ez zutela zioten eta beste batzuk ordea, Creative Commons-en aldekoak ziren. Ulertzen dut, lizentzia ez komertziala euskararen kasuan hizkuntza zabaltzeko beharrezkoa dela. Beraz, erabili dezagun Creative Commons.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Idatzizko prentsa desagertzear?

Informazioaren gizartean bizi gara eta batzuk, honen inguruan kultura berri bat sortu dela diote. Interneten agerpenarekin 24 orduz gaude informatuta. Hedabide tradizionalak; egunkaria, irratia eta telebista krisian daude.

Hedabideak presente daude interneten eta honek alarma sortu du kazetaritzan. Internet librea eta doakoa izanik gazte asko berenganatu baititu . Digitalizazioak kazetaritza guztiz aldatu du eta lan eredu eta negozio eredu berriak sortu ditu. Beraz, papera desagertzear al dago? Norantz doa kazetaritza?

Argi dago gizartea aldatuz doala: aurrerapen teknologikoak, zientifikoak eta bestelakoak gertatzen dira eta honek, gure bizimoduan aldaketak suposatzen ditu. Kazetaritzan ere berdin gertatu da. Web 2.0-arekin aldaketak egon dira eta sektore honek bizirauteko  kazetaritza eredu berriari jarraitu beharko dio.

Sareari esker, bezeroak nahi duen informazioa nahi duen unean jasotzen du gaur egun eta zerbitzu hori da hedabide tradizionalek eskaini beharrekoa. Bezeroaren eskakizunak asetzen dituen zerbitzua baita arrakastatsua egungo gizartean. Prentsaren arloan lan egiten dutenei egokitzea kostatzen bazaie ere, atzean gelditzen badira ez doaz inora.

Hala eta guztiz ere, ez dut uste prentsa digitalak idatzizko prentsa ordezkatuko duenik. Oraindik ere atsegina egiten zaigu asteburuetan gosaldu bitartean egunkaria esku artean dugula irakurtzea.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean