Artxiboa laburpen hitzeka: komunikaldiak

Komunikaldiak: telebista Interneten

Komunikaldiak ospatzen diren 5 urtea da eta hau izan da bertan egon naizen lehen aldia. Louis Philippe Dominguez, Ruben Sanchez eta Hector Milla izan dira goizeko gonbidatuak, eta Iban Arantzabal, Jexux Mari Irazu eta IƱako Gurrutxaga arratsaldekoak. Interneten lan egiten duten adituak dira eta oso presente dagoen gai honen inguruan hitz egin digute; telebista Interneten.
Honez gain, egun berezia izan da, HUHEZIk stream bidez emititu duen lehen saioa izan delako.
Internetek erronka berriak eta aukera berriak ekarri dituela dio Lost in TV-ko Ruben Sanchezek. Hau da; hedabide guztiak kanal bakar batean elkartzea, lengoai hipertestuala, formatu berriak… Internet da mass-mediekin lehiatzen ari den plataforma berria. Bezeroak nahi duena, nahi duenean eta nahi duen moduan jasoko baitu informazioa.
Interneteko telebista, telebista tradizionala hartzen du eredu. Horrela agertu dira webTV, webseries, internet movies eta infotaiment bezalakoak. Youtube, deilymotion, dalealplay, blip, vimeo eta metacafe moduko plataformak nagusitu dira eta hasi dira jada Interneterako telebistak; nikodemo tv, lostin tv, adristream, telebision, collegehumor…
Ideia berriekin eta iradokizunekin datorren jendea da. Gutxirekin, gaur egun asko egin daitekeela frogatu zuten atzoko gonbidatuek. Kamera, internet eta garatzeko ideia batekin nahikoa da. Zailena irabaziak ateratzea dela esan zuten eta oraindik negozio ereduetan pentsatu behar dela zioten.
Atzoko hitzaldian gehien harritu ninduena lizentzien kontua izan zen. Batzuk lizentzia ez komertzialek zentzurik ez zutela zioten eta beste batzuk ordea, Creative Commons-en aldekoak ziren. Ulertzen dut, lizentzia ez komertziala euskararen kasuan hizkuntza zabaltzeko beharrezkoa dela. Beraz, erabili dezagun Creative Commons.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean