Artxiboa laburpen hitzeka: komunikazioa

Iban Aranzabal HUHEZIn

Goiena komunikazio enpresan lan egiten du Iban Arazabalek. Atzo HUHEZIN izan genuen komunikazioaren inguruan hitz egiten. Hitzaldian behin eta berriz azaldutako hitz batekin geratu nintzen: komunitatea.
Interneten agerpenarekin komunikazioa guztiz aldatzen ari da, eta oraindik ere aldaketa prozesu horretan gabiltza. Sare sozialak, blogak… informazio iturri bihurtzen ari dira, berri asko iristen zaizkigu lagun eta ezagunek sortzen dituzten komunitateetatik.
Goiena; telebista, prentsa idatzia eta irratia baino askoz gehiago da. Iban Aranzabalek esandakoaren arabera, Goienaren arrakasta komunikazio bide berriak sartzean eta anitzak izatean dago. Goiena komunikazio enpresak; bloga, danbaka.com, merkatua.net, zugaz… bezalako komunitateak ditu bere barne eta horrekin jende eta publiko anitzari iristea lortu da.
Pentsaeran, ideologian, izakeran eta jokaeran anitzak izateak asko lagundu du egunero 2.400 lagunen bisitak jasotzeko. Izan ere, posizionatzeak audientzia galtzea dakar. Eta Goiena horretatik urrun dago; ez dago alderdiei lotuegia, ez da oso lerratua. Iban Aranzabalek zioen moduan pentsaera desberdinei lekua egin behar zaie -ez bakarrik politikan beste esparru batzuetan ere-  eta izaera desberdinei bidea utzi.
Komunikazioaren une honetan, Goiena moldatze egokia lortzen ari dela uste dut; medio tradizionalez gain, beste komunikazio bide batzuk eskaintzen baititu.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Komunikaldiak: telebista Interneten

Komunikaldiak ospatzen diren 5 urtea da eta hau izan da bertan egon naizen lehen aldia. Louis Philippe Dominguez, Ruben Sanchez eta Hector Milla izan dira goizeko gonbidatuak, eta Iban Arantzabal, Jexux Mari Irazu eta Iñako Gurrutxaga arratsaldekoak. Interneten lan egiten duten adituak dira eta oso presente dagoen gai honen inguruan hitz egin digute; telebista Interneten.
Honez gain, egun berezia izan da, HUHEZIk stream bidez emititu duen lehen saioa izan delako.
Internetek erronka berriak eta aukera berriak ekarri dituela dio Lost in TV-ko Ruben Sanchezek. Hau da; hedabide guztiak kanal bakar batean elkartzea, lengoai hipertestuala, formatu berriak… Internet da mass-mediekin lehiatzen ari den plataforma berria. Bezeroak nahi duena, nahi duenean eta nahi duen moduan jasoko baitu informazioa.
Interneteko telebista, telebista tradizionala hartzen du eredu. Horrela agertu dira webTV, webseries, internet movies eta infotaiment bezalakoak. Youtube, deilymotion, dalealplay, blip, vimeo eta metacafe moduko plataformak nagusitu dira eta hasi dira jada Interneterako telebistak; nikodemo tv, lostin tv, adristream, telebision, collegehumor…
Ideia berriekin eta iradokizunekin datorren jendea da. Gutxirekin, gaur egun asko egin daitekeela frogatu zuten atzoko gonbidatuek. Kamera, internet eta garatzeko ideia batekin nahikoa da. Zailena irabaziak ateratzea dela esan zuten eta oraindik negozio ereduetan pentsatu behar dela zioten.
Atzoko hitzaldian gehien harritu ninduena lizentzien kontua izan zen. Batzuk lizentzia ez komertzialek zentzurik ez zutela zioten eta beste batzuk ordea, Creative Commons-en aldekoak ziren. Ulertzen dut, lizentzia ez komertziala euskararen kasuan hizkuntza zabaltzeko beharrezkoa dela. Beraz, erabili dezagun Creative Commons.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Idatzizko prentsa desagertzear?

Informazioaren gizartean bizi gara eta batzuk, honen inguruan kultura berri bat sortu dela diote. Interneten agerpenarekin 24 orduz gaude informatuta. Hedabide tradizionalak; egunkaria, irratia eta telebista krisian daude.

Hedabideak presente daude interneten eta honek alarma sortu du kazetaritzan. Internet librea eta doakoa izanik gazte asko berenganatu baititu . Digitalizazioak kazetaritza guztiz aldatu du eta lan eredu eta negozio eredu berriak sortu ditu. Beraz, papera desagertzear al dago? Norantz doa kazetaritza?

Argi dago gizartea aldatuz doala: aurrerapen teknologikoak, zientifikoak eta bestelakoak gertatzen dira eta honek, gure bizimoduan aldaketak suposatzen ditu. Kazetaritzan ere berdin gertatu da. Web 2.0-arekin aldaketak egon dira eta sektore honek bizirauteko  kazetaritza eredu berriari jarraitu beharko dio.

Sareari esker, bezeroak nahi duen informazioa nahi duen unean jasotzen du gaur egun eta zerbitzu hori da hedabide tradizionalek eskaini beharrekoa. Bezeroaren eskakizunak asetzen dituen zerbitzua baita arrakastatsua egungo gizartean. Prentsaren arloan lan egiten dutenei egokitzea kostatzen bazaie ere, atzean gelditzen badira ez doaz inora.

Hala eta guztiz ere, ez dut uste prentsa digitalak idatzizko prentsa ordezkatuko duenik. Oraindik ere atsegina egiten zaigu asteburuetan gosaldu bitartean egunkaria esku artean dugula irakurtzea.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Komunikazioaren glosategia

Komunikazioaren glosategia irakurrita, zenbait termino falta direla konturatu naiz, hauek dira horietariko batzuk:
  • TIFF formatua
  • PSD formatua
  • RAW formatua
  • Tripode
  • Gran angular
  • Plano kontrapikatua
  • Plano nadir
  • Primerisimo primer plano (P.P.P)
  • Plano detalle
  • Plano amerikano
Azken hau glosategian agertzen da, baina bere definizioa guztiz zuzena ez dela uste dut. Komunikazio glosategian horrela azaltzen da definituta:
  • Plano ertain luze: Bular azpitik gora hartutako planoa.
Nik ordea, horrela definituko nuke:

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Ziberkazetaritza

Internetekin informazioaren gizartea ezagutu dugu.

Kazetaritzaren sektorea arriskuan jarri da; Internet, digitalizazioa eta honekin etorri den informazioaren eskuragarritasunarekin.

Gaur, denok dugu sarrera doaneko informaziora web 2.0 deritzonari esker. Informazioa eskuratzeko, zabaltzeko eta partekatzeko erabiltzen dugun sarea da Web 2.0. Denok izan gaitezke informazioaren igorle edo hartzaile.

Ohiko komunikabideen betebeharra informazioa eskaintzea zen. Komunikazio prozesu honetan hartzaileak beti jarrera pasiboa hartzen zuelarik. Baina orain arteko komunikazio eredua aldatu egin da. Aldaketa batek, beste hainbat aldaketa suposatzen ditu: negozio eredu berriak, publizitatearen finantziazioaren erregulazioa, baita profesional berrien eskakizuna ere. Profesional berri hauei ziberkazetariak deituko diegu.

Zer nolako ezaugarriak bete behar ditu gaur egungo ziberkazetari batek?

•    Multimedia mundua ezagutzea, honen erabilera egokia egitea eta honi ahalik eta etekin hoberena ateratzen jakitea da ezaugarrietako bat.
•    Ezagutza teknologiko eta informatikoak ere beharrezkoak dira, on line lan egiten duen kazetari batentzat.
•    Internet hedabide informatibo bezala erabiltzen jakitea eta erabiltzea ere garrantzitsua da.
•    Bizkortasunez lan egiten jakitea ezinbestekoa da albisteen aurrerapena eskatzen duen horrelako medio digital batentzat.
•    Azken orduko albisteei eta arazoei aurre egiteko erraztasuna eta baliabideak izatea.
•    Taldean lan egiten jakitea ere kontuan hartzen den beste gaitasun bat da.
•    Trebetasun komunikatiboak beti izan dira funtsezko kazetaritzan.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean