Artxiboa laburpen hitzeka: mendeberri

Mendeberri hezkuntza eredu berria MUn

Mendeberri proiektua Europa mailara egokitzeko hezkuntza sistema.

Mondragon Unibertsitateak bultzaturiko Mendeberri proiektua 2001-2002 ikasturteaz geroztik dago martxan.

Hezkuntza eredu berri honen hasiera 1999.urtean izan zen. Proiektua gauzatzeko gizartearen esparru desberdinetan galdetu eta aztertu da. Ikasleen ezaugarriak finkatu dira azterketa horien ondoren eta MUk Mendeberri proiektua bultzatu du geroztik.

Hezkuntza eredu berri honen helburua ikasleen zenbait gaitasun lantzea eta garatzea da. Proiektua aurrera eraman baino lehen, profesional desberdinak bildu dira gizartearen eskakizunei erantzungo dieten ikasle profilak finkatzeko. Hala nola; talde lanean aritzeko kapaza, ardura hartzeko gaitasuna, parte-hartzailea, kritikoa eta komunikatzaile ona izatea.

Mondagron Unibertsitateak Mendeberri proiektuaren hezurdura prestatzearekin batera, Euskal Herritik kanpo ezarritako hezkuntza eredu berriak erreparatu ditu. Joxe Mari Aizega, MUko errektoreak dioen moduan “proiektu honen antzerako asko aurkitu ditugu; Monterrey (Méjiko), Aalborg (Dinamarca), Maastricht (Holanda) eta MIT (AEB) esaterako.”

Unibertsitate guzti hauetan ezarritako ereduak ezagutu ondoren lehenengo hiru unibertsitateetan oinarritu dira Mendeberri osatzeko. Baina Mendeberri proiektua besteengandik bereizten duena, bere filosofia da. Hezkuntza eredu berri honek, José María Arizmendiarrietak sorturiko joera kooperatiboari jarraitzen dio. Mendeberrik gizartearen aldaketan sinesten du eta filosofia honekin jaio da.

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean