Artxiboa laburpen hitzeka: nabigatzaileak

Google Docs

Internetek zabaltzen dizkigun aukerak izugarriak dira. Eskaintzen dituen zerbitzuak gehituz doaz eta geroz eta aplikazio gutxiago behar ditugu gure ordenagailuan. Azkena, Gloogle Docs.
Microsoft Office-n ordainpeko aplikazioak ahaztu eta nabigatzaile bitartez gure artxiboak editatzeko aukera ematen digu honek. Artxiboak sarean gordetzeko sistema hau posta elektronikoekin probatu zuten lehenengo. Gaur, oso ohikoa da hotmail, yahoo eta gmail bezalako posta elektronikoak erabiltzea. Nabigatzaileen erabilera berri hau ikusita; Zoho, Thinkfree eta Google docs bezalakoak agertu dira. Gaurkoan Google docs aztertuko dugu:
Doakoa eta librea izateaz gain, testuak editatzeko eta taldean lan egiteko oso aproposa da. Dokumentuak partekatzeko eta elkartrukatzeko aukera ematen digu, baita formatu desberdinetan lan egiteko aukera ere; HTML, Open Office, PDF, RTF esaterako. Google Docs-ek dituen lau aplikazioak oso ezagunak egiten zaizkigu Microsoft Office-n antzekotasun handia dutelako:
1. Textua – “Word”
2. Orri kalkulua – “Excel”
3. Aurkezpenak – “Power Point”
4. Galdetegi orriak – (azken hau aplikazio berezi bezala har genezake)
Beraz, Google Docs-en aplikazioak eta aukerak ikusita, bere erabilgarritasuna ez da zalantzan jartzekoa. Erabil erraza eta erosoa izateaz gain, bere diseinu sinpleara ohituta gaude.
Google Docs ezagutu ondoren, hau erabiltzen hasi naiz eta Microsoft bezalakoen konpetentzia handia dela uste dut.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Nabigatzaileak

Zer gauza hartzen ditugu kontuan  nabigatzailea aukeratzerako garaian?  Bata bestea baina hobea, zergatik? Hau aztertzeko hurrengo galderak egin ditut Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren ikasle eta irakasleen artean.

Honako galderak egin dizkiet:

1. Zei nabigatzaile erabiltzen duzu?
2. Zergatik hori eta ez beste bat?

o    Marta Prol : Google Chrome nabigatzailea erabiltzen dut gelakide batek gomendatu zidanetik. Erosoa da, erraza, eta gustukoa dut. Hala eta guztiz ere Unibertsitatean Firefox erabiltzera ohituta nago.
o    Asier Rekalde : Google Chrome nabigatzailea dut gustuko. Pantaila sinplea du, oso bisuala da eta praktikoa iruditzen zait. Gainera, orain arte erabili ditudanekin (Explorer) alderatuta oso azkarra da.

o    Joseba Artaraz : Firefox erabiltzen dut. Duen bereizgarririk nabarmenena bere bizkortasuna da.
o    Jone Etxabe : Explorer nabigatzailea erabiltzen dut, ohituragatik eta besteak gustuko ez ditudalako.

o    Malen Ulazia : Firefox eta Safari erabiltzen ditut batez ere MAC daukatelako.
o    Karlota Castillo : Firefox nabigatzailea erabiltzen dut Unibertsitatean honen abantailak esan zizkigutenetik. Azkarra eta seguruagoa da.

Irakasleen artean Asier Irizar eta Beñat Doxandabaratz elkarrizketatu ditut, Asierrek Safari nabigatzailea erabiltzen du eta Beñatek Explorer batzuetan, eta Firefox besteetan.

Beraz, erantzun hauek ikusita eta Firefox-en inguruko testigantzak irakurrita, nabigatzaile bakoitzaren ezaugarriak sailkatu ditut:

  • Safari: ezaugarriak  eta deskarga hemen.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean