Artxiboa laburpen hitzeka: pornografia

Tracey Emin

Artista: Tracey Emin.

Autoelkarrizketa;

” «Soy una alcohólica, neurótica, psicótica, una quejica obsesionada conmigo misma, pero soy una artista» – Tracey Emin –
«¿Por qué eres tan degenerada? Eres una viciosa, estás cubierta de herpes y Dios sabe de qué más. ¿Es que no te has visto?» – dice la Tracey entrevistadora-
«No creo que sea buena, pero si otras personas se cuestionaran a sí mismas seguramente pensarían lo mismo» – responde rápidamente la guarra – “

Horrelako publikazio baten ondoren hasi dira nire etxe parean kristau taldearen manifestazioak. Dirudienez, emakumezkoen sexualitateaz mintzatzen den blog bat da arazoa.

Tracey Emin bezalako XXI. mendeko artista feminista askok etengabeko kritikak jasotzen dituzte beren lanak aurkezten dituzten bakoitzean. Guztiak dira emakumezkoak. 1983. urtean “Las Vulpess” taldeak “me gusta ser una zorra” abestiarekin sortu zuen iskanbila behin eta berriz errepikatzen da denboran.

Pornografian betidanik baztertu izan dira emakumeak eta egoera aldatzen saiatzen ari direnen lana epaitzea ez da bidezkoa. Kristau talde hau emakumezkoaren sexualitatea zentsuratzen saiatzen ari den arren, Erika Lust bezalako zine zuzendari askok jarraituko dute gogor lanean emakumeentzat zuzendutako pornoa egiten.

Badirudi emakumearen sexualitatea ezabatu eta eredu tradizionalekin jarraitu nahi dutela. Emakumearen askatasuna eta bizitza eredu desberdinak ez dituzte onartzen. Emakumeok dugun gozamenerako eskubidea itzalpean utzi nahi dute. Puta deitzen gaituztenean ez da ezer gertatzen eta gure burua puta izendatzen dugunean arazoak datoz.

Kristautza da zeuen erlijioa eta feminismoa neurea.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean