Artxiboa laburpen hitzeka: segurtasuna

Pasahitz sendoa al da zurea?

Geroz eta kontu gehiago ditugu interneten; sare sozialak, posta elektroniko kontu desberdinak, erregistratu beharreko web orriak… eta gure datuak behin eta berriz eman behar ditugu hauetan. Pasahitzak eskatzen zaizkigu guztietan eta askotan ez dugu kontuan hartzen pasahitza segurua den edo ez.

Zenbatek erabili dugu pasahitz berbera kontu guztientzat? Zenbatek jarri dugu noizbait “1234” bezalako pasahitz gogoraz erraza?

Hacker erasoetatik babesteko zenbait gomendio jarraitzea komeni litzateke. Phishing, Spam eta Hoax bezalako iruzurrak sarean dauden arriskuetako batzuk dira eta gure dokumentuak, ordenagailua etab. kaltetu ditzakete, baita gure datu pertsonalak erabili ere.

Hona hemen gure datu pertsonalak eta gure ordenagailua babesteko zenbait gomendio:

1.    Ez erabili pasahitz berbera plataforma guztientzako; bata argituz gero, denetara izango baitute sarbidea.
2.    Letrak, zenbakiak eta sinboloak nahasten saiatu. Hacker-ek zailagoa izango baitute pasahitza argitzea.
3.    Zure helbidea, telefonoa, familiarren izenak eta datu pertsonalekin zerikusia duen oro ez erabili pasahitz moduan, arriskutsua baita. Sarean behin eta berriz ematen ditugu datu pertsonalak eta erraz lortu daitezke.

Beraz, puntu hauek ikusta, bakoitzak bere pasahitza sendoa den ala ez planteatuko du eta gomendio hauek jarraituko dituen ala ez erabaki. Hala eta guztiz ere uste dut nahiko gomendio zentzudunak direla eta denok ezagutzen genituela.

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean