Artxiboa laburpen hitzeka: web

Community Manager

Sare sozialak komunikazio, publizitate eta marketing mundua guztiz aldatzen ari dira. Hasieran kontaktu harremanetarako bezala hasi ziren plataforma hauek marketing eta publizitatearen iturri bihurtu dira. Milaka lagun gaude Facebook, tuenti eta twitter bezalako guneetatik egunero informazioa jasotzen. Eta bitartean publizitate munduan lan egiten dutenek interneten negozio eredua bilatzen.

Sare sozialetan iragartzearena da CocaCola eta Puma bezalako enpresa handiek egin duten azkeneko apustua. Kontsumitzaile eta bezeroekin harremanetan egotea da azkeneko tendentzia. Coummunity Manager deitzen zaie Social Mediatan enpresa batentzako lan egiten dutenei. Beren eginkizun nagusia sarean enpresaren produktuari buruz esaten den guztiaz jabetzea eta bezeroak informatuta mantentzea da, baita bezeroen eskaerak edo kexak enpresari jakinaraztea ere.

Lanpostu hau geroz eta ohikoagoa izango da gure inguruan, eta nork daki guk horretan bukatuko dugun. Egia esan, lanbide hori ez zait batere desatsegina iruditzen, gustura egingo nukeen zerbait dela uste dut. Teknologia berrietan eta Social Mediatan trebatua izan behar da Community Manager bat izateko, baina ez dut uste hori guretzat oztopo izan daitekeenik.

Hala eta guztiz ere, lan mundua urrun ikusten dut eta nire burua lanpostu batean ikusteko beharrik ez daukat.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Google Calendars

Googleek eskaintzen duen Calendars aplikazioa, erosoa eta erabilgarria izateaz gain, paperezko agendak baino aukera gehiago eskaintzen dizkigu.

Leku bakar batean; egutegi bat baino gehiago sortzeko aukera, egutegiak pribatu edo publiko izateko aukera, lagun eta familiako kideekin partekatzeko aukera, baita sortutako ekitaldien gonbidapenetan erantzunak, iritziak eta komentarioak jasotzeko aukera ere.

Bilerak, urtebetetzeak eta ordutegiak antolatzerakoan, kolore desberdinak erabil daitezke. Horrek, antolakuntza hobe baterako, gure agenda txukun mantentzeko eta erraz ulertzeko balio du.

Web bertsioko agenda hau Googleren aplikazioa denez, Googleek erabiltzen duen ohiko diseinu sinplea jarraitzen du. Googlek eskaintzen dituen beste aplikazioak agenda honetan txertatu daitezke eta hautazkoak dira.

Beraz, agenda osatu bat iruditzen zait, aukera askorekin, eta gaur egun daramagun bizimoduarentzat oso aproposa. Utz ditzagun paperezko agendak eta aprobetxa dezagun euskarri digitalak eskaintzen dizkigun aukerak.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Sustatu euskarazko web-bloga

Euskarazko lehenetariko blog-a da Sustatu. Gaur egun web-gune baten funtzionamendua du, baina bere itxura blog baten modukoa da. Publikazioak kronologikoki agertzen dira home page-an; dataren arabera bata bestearen gainean eta gai guztiak nahasiz.

Hala eta guztiz ere, badaude kategoriak, eta bertan informazioa era ordenatuan agertzen da; menu nagusian – sarrera, artxiboa, harpidetu, zeuk idatzi – eta bigarren menuan – egunkaria libre, LSK, aktan jasoa, zer erantzi, WTF, masai ikastaroa, zinema, hobe pirata – . Honek erabiltzaileari bilaketa errazten dio. Honez gain badago goian eskuinaldean bilaketa zehatzak egiteko bilatzaile espezifikoa. Beraz, erabilgarritasunaren aldetik web-blog hau, erraza eta erosoa iruditzen zait.

Blog-arekin antzekotasun handia duen gunea da, publikazio bakoitza komentatu baitaiteke eta irakurleari parte hartzeko aukera ematen baitzaio. Interneteko albistegi bezala funtzionatzen du: internet , hizkuntza eta teknologia kontuak jorratzen ditu; baina baita natura, moda eta artea bezalako beste gai batzuk ere.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean